Zer egiten dugu?

akonpainamendua

Akonpainamendu afektiboa etxeetan eta zaharren egoitzetan boluntarioekin.  

sozializazioa

Sozializatzeko aktibitateak eta belaunaldiarteko-aisialdiak antolatzen ditugu.

auzokide bikainak

Bizilagunekin erlazioak
berreskuratzen ditugu
auzoetan.
 

sentsibilizazioa

Pertsona nagusiei buruzko adin-estereotipoei aurre egiten diegu.

AKONPAINAMENDU AFEKTIBOA

Akonpainamenduak etxeetan

 

Beraien etxeetan bizi eta bakarrik sentitzen diren pertsona nagusiak boluntarioekin harremanetan jartzen ditugu  

Astean behin bi orduz pertsona nagusiak eta boluntarioak elkartu egiten dira elkarrizketa batez gozatzeko, kafe bat partekatzeko, paseatzeko… Pixkanaka  lotura afektibo bat sortzen da, eta adiskidetasunak eta konfiantzak adin-ezberdintasuna ahaztea eragiten dute.

Pertsona nagusiak gero eta desberdinagoak dira. Baina, gaur egun hurrengo perfila nagusitzen da: sartzea erraza ez den etxe batean bizi den emakume adinduna, 85 urte baino gehiagokoa eta mugikortasun murriztua duena. Hori dela eta, boluntarioen konpainia eta laguntza funtsezkoak dira pertsona nagusiek beraien autoestima berreskura dezaten, egoera fisikoa hobe dezaten eta auzoan berriz beraien bizitza sozialari ekin diezaioten. 

Akonpainamenduak zaharren egoitzetan 

 

Bakarrik edo taldeka, “Grandes Amigos”-eko boluntarioek astean behin zaharren egoitzetan bizi diren pertsona nagusiei bisita egiten diete. Forma ezin hobea da haien bizitza soziala handitzeko eta zentroaz kanpoko irteerak egiteko.

Zahar egoitzako talde profesionalarekin elkarlanean, kasu bakoitzari egokitutako akonpainamendua eskaintzen dugu (AICP, arreta osoa eta pertsonarengan zentratutakoa).

Aldizkako akonpainamenduak

 

Medikoarengana joatea edota agiriak konpontzea erraza dirudi, baina zaintzen ditugun pertsona nagusi askorentzat odisea bat izan daiteke bai fisikoki bai animikoki. Batez ere, mugikortasun murriztua dutenean eta inor laguntzen ez dietenean.

Horregatik, jada gure programaren batean parte hartzen duten pertsona nagusiek boluntario baten akonpainamendua eska dezakete aldez aurretik medikuarekin hitzordua dutenean edota administrazio prozedura bat egin behar dutenean.

Zenbait boluntariok ezin dute astero denbora finko bat dedikatu, eta hau boluntariotza egiteko modu malgua da.

AISIA ETA SOZIALIZAZIOA

Foto: Enrique Toribio

Bikoteko akonpainamenduaren osagarri gisa, taldeko interbelaunaldi-aisialdiak errazten ditugu.

Hauek dira antolatzen ditugun jardueretako batzuk: auzoetako topaketak, askariak, bisita kulturalak, tailerrak (eskuz egindako xaboiak, arteterapia, errealitate birtuala etab.), Udaberriko eta Eguberriko jaiak, udara egokitutako oporrak… Jarduera hauetarako ohikoa da enpresen parte-hartzea. 10 nagusik eta 10 boluntariok jardunaldi aberasgarria partekatzen dute. 

AUZOKIDE BIKAINAK

Gure auzo-proiektua auzoen kohesioen eta hiri handietan bakardadearen aurkako prebentzioaren erreferentea da, bai pertsona nagusiei dagokienez, bai populazio gazteagokoari  

Bakarrik sentitzen hasten diren pertsona nagusien inguruan, hiruzpalau auzokideko sare bat sortzen dugu haien artean jarduerak parteka ditzaten: zerbait hartzera geratu, elkarrekin erosketak egin, antzokira joan, elkardeitzea… bai eta faboreak trukatu antzina egiten zen bezala, adibidez, landareak ureztatu edo posta jaso. Talde hauek, aldi berean, auzo berdineko Bizilagun Handiko parte-hartzaileekin geratzen dira auzokide-taldea handitzeko. Bizilagun Handiak Madrilen izandako hazkunde azkarra ikusita, Donostian ere ezarri dugu. Madrilen jada honako auzoetan ezarrita dago: Lavapiesen, Chuecan, Malasañan, Chamberinen, Retiron, Tetuanen eta Chamartinen. 

SENTSIBILIZAZIO KANPAINAK 

Zahartzearen irudi estereotipatuaren kontra borroka egiten dugu. Izan ere, sozietateak gaixotasunarekin, ezgaitasunarekin, asperkizunarekin edota gainbeherarekin lotzen baitu bizitzaren etapa hau.

Estigma honek, indibidualismoarekin eta gaurko bizitza-erritmoarekin lotuta, inor nagusiekin erlazionatu nahi ez izatea eragiten du, eta horren ondorioz, adindunen bakardadea eta isolamendua larriagotzen da. 

 

Horregatik, pertsona nagusiekiko ikuspegi errealista eta ahaldundutakoa bultzatzen dugu (ez edulkoratua ezta dramatizatutakoa ere). Izan ere, pertsona nagusiek oraindik asko dute eskaintzeko. Horrela islatzen dugu gure sentsibilizazio kanpainetan, kalean egindako errebindikazio-ekitaldietan, sare sozialetan edota banatutako material informatiboetan. Zaharkeriari aurre egiteaz gain, tratu paternalistari eta asistenzialistari aurre egiten diogu. Ikuspegi tradizional honen eraginez, sozietateak eta haien ingurunerik hurbilenak pertsona nagusiak infantilizatzen ditu. Horrenbestez, haiek adindunen ordez erabakitzen dute, beraien eskubiderik oinarrizkoenak murriztuz. 

Ideia bat duzu?

Zure sentsibilizazio-ekimenak proposatu nahi badizkiguzu, harremanetan jarri