NORTZUK GARA
“Grandes Amigos” boluntariotza egiteko GKE-a da. Entitate hau independentea, apolitikoa eta laikoa da. 2003az geroztik lanean ari da pertsona nagusiei konpainia, maitasuna eta adiskidetasuna eskainiz. Izan ere, askok ez desiratutako bakardadea sentitzen dute. Gure helburua haien bizi-kalitatea eta osasuna hobetzea da, hau da, duintasunez zahartu eta beraien eskubideez osoki goza dezaten nahi dugu, bai eta gizarte osoa beraien parte-hartzearekin aberastea ere.
Herritarren partaidetza bultzatzen duen tresna bat gara eta auzoko pertsona nagusiekin konpainia eta adiskidetasuna partekatzea dugu oinarri. Elkarrekiko adiskidetasun harremanak sortzen ditugu pertsona nagusien eta boluntarioen artean.
Orokorra eta zeharkakoa den ikuspegi batekin lan egiten dugu, gizarte osoa inplikatuz. Bakardadea osasunerako arriskutsua den faktore bat da, jada aditu eta autoritate askok osasun publikoko arazotzat hartu dutena, alegia. Fenomeno hau guztioi eragiten digu.

Gure boluntariotza eta auzo-erlazioetako programetan parte-hartzeak pertsona nagusien bakardadeari aurre egiteko modu onena da, bai eta belaunaldi gazteagokoen bakardadea saihesteko ere.
Kezkak eta desirak ez dira bukatzen 65 urte betetzean. Pertsona nagusi bakoitza bakarra da, apartekoa. Aniztasun horrek aberasten gaitu. Integratzaileagoa eta kohesionatuagoa den gizarte bat eraikitzen dugu.
Gure boluntariotza eta auzo-erlazioetako programetan parte-hartzeak pertsona nagusien bakardadeari aurre egiteko modu onena da, bai eta belaunaldi gazteagokoen bakardadea saihesteko ere.
Kezkak eta desirak ez dira bukatzen 65 urte betetzean. Pertsona nagusi bakoitza bakarra da, apartekoa. Aniztasun horrek aberasten gaitu. Integratzaileagoa eta kohesionatuagoa den gizarte bat eraikitzen dugu.
Historia eta etorkizuna
2019an etapa berri bat hasi genuen “Grandes Amigos” izenarekin.
2003an hasitako lanaren ohiko bilakaera da. Izan ere, garapen hau “Fundación Amigos de los Mayores” izendapean egindako lanetik eratorria baita, bai eta Les petits frères des Pauvres –ek eskainitako inspiraziotik ere. Azken entitate honekin zenbait programa partekatzen ditugu, hala nola, “Bizilagun handiak”.
´Handiak´ (edo nagusiak) egin gara akonpainamenduak eginez 15 urte hauetan. Pertsona nagusien eta boluntarioen artean sortutako harreman afektiboak erlazio hutsak izateari utzi diote, izan ere, pertsonen arteko erlazioak sortzen dira adina eta etiketak alde batera utzita, eta “adiskide handitzat” hartzen dira.
Bakardadearen fenomenoa handitzen ari da eta pertsona nagusien perfila geroz eta anitzagoa da. Bakarrik sentitzen den pertsona mota bakoitzari erantzunik onena eskaintzen jarraitzeko eboluzionatu egiten dugu.
“Grandes Amigos”-en boluntariotza eredu partizipatibo eta horizontal batean sakontzen dugu. Auzo bakoitzean eratu ditugun boluntario-taldeak pertsona nagusien auzo-bizitza dinamizatzen dute.
Zahartzaroaren irudi positibo eta errealista bat transmititzea, dramatizatua eta edulkoratua ez dena, bakardadearen kontrako eta pertsona nagusien duintasunaren defentsarako gure lan-ereduaren parte da.
Taldea
Egunero ahal dugun guztia egiten dugu bakarrik sentitzen diren pertsona nagusien bizitza aldatzeko. Horretarako, profesional anitzeko talde kualifikatu bat dugu. Profesional hauek esperientzia handia dute bai pertsona nagusiak zaintzen baita sektore sozialean ere.
Loles Díaz-Aledo
Presidentea
Germán Medina
Secretario

Batzordekidea
María Izal
Batzordekidea

María José de Aristizábal
Batzordekidea
Antonio Martínez Maroto
Batzordekidea
Francis Muñoz
Batzordekidea

Zuzendaria

Kudeatzailea
EREMU SOZIALA

Eremu Sozialeko Koordinatzailea

Responsable de Voluntariado y Desarrollo Técnico

Responsable de Proyecto de Detección y Coordinación

Garapen Sozialerako Arduraduna

Garapen Sozialerako Arduraduna

Garapen Sozialerako Arduraduna

Garapen Sozialerako Arduraduna

Garapen Sozialerako Arduraduna

Responsable de Desarrollo Social

Garapen Sozialerako Arduraduna

Garapen Sozialerako Arduraduna Vigo

Garapen Sozialerako Arduraduna Vigo

Garapen Sozialerako Arduraduna Donostian

Garapen Sozialerako Arduraduna Tolosan

Garapen Sozialerako Arduraduna Euskadin – Auzokide Bikainak

Garapen Sozialerako Arduraduna Cantabria
KOMUNIKAZIO EREMUA ETA FUNDRAISING

Komunikazio Eremuko eta Fundraising-eko Koordinatzailea

Komunikazio Eremuko eta Fundraising-eko Koordinatzailea

Técnica de Proyectos

Aliantza Estrategikoen Arduraduna

ADMINISTRAZIO EREMUA

Administrazioaren Arduraduna

Administrari-Laguntzailea

Sariak
La calidad Programen kalitatea eta berrikuntza direla-eta, “Grandes Amigos”-ek (lehenago, Fundación Amigos de los Mayores deitutakoa) zenbait sari jaso ditu. Hau pertsona nagusiekin egiten dugun lana hobetzeko arrazoi bat da. Golardoak honako hauek izan dira:

“Madrid Agradece 2017” Saria
Bizilagun Handiak Madrileko hirian egindako hobekuntzak direla eta, Madrileko Udalak “Premio Madrid Agradece” saria eman digu “Fines Sociales” Kategorian.

“Profesional AMADE 2017” Saria
Pertsona nagusien irudi positibo eta ahaldundutakoa transmititu izanagatik, “la Asociación Madrileña de Atención a la Dependencia”-k saria eman zigun komunikazioko kategorian.

2017ko Boluntariotzari Saria
Madrilgo komunitateko “Servicio Regional de Bienestar Social de la Consejería de Familia y Asuntos sociales”-ek emana.

“Fundación Pilares 2016”-eko Saria
Bizilagun Handiak programa dela-eta, atentzio eta interbentzio programen edo zerbitzuen kategorian saria eman digute.

“Mayores Activos e Independientes” lehiaketako Saria
2012-an Philips antolatutakoa, “Salir de Casa” proiektua dela-eta.

Boluntariotzako Sari Estatala 2011
“Federación Amigos de los Mayores”-ri Osasuneko, Politika Sozialeko eta Berdintasuneko Ministerioak emana.

“Voluntarios BBVA 2010”-eko laugarren lehiaketako hirugarren saria
Bakarrik sentitzen diren pertsona nagusien akonpainamendu afektiboko proiektuari esker emana.

Boluntariotzari Saria 2010
Madrilgo komunitateko “Servicio Regional de Bienestar Social de la Consejería de Familia y Asuntos sociales”-ek emana.

Balore Sozialari emandako Saria 2009
CEPSA-k emana

Giza portaerari Saria 2009
“Asociación Española de la Palabra Culta y las Buenas Costumbres”-ek emana.

Boluntariotzari Saria 2009
Madrilgo komunitateko “Servicio Regional de Bienestar Social de la Consejería de Familia y Asuntos sociales”-ek emana.