LAGUN IEZAGUZU
[video_lightbox_youtube video_id=”Qr8vsM7fi6E” width=”640″ height=”480″ anchor=”Ikusi bideoa”]
Encarnación bezalako pertsona nagusiak ardura zaizkizu?
“Grandes Amigos”-eko bazkide egin zaitez! Denok lagundu ahal dugula frogatzeko modu arduratsua baita. Izan ere, denon artean lor dezakegu pertsona nagusiek bakardadea sentitu ez dezatela, bai eta duintasunez zahartzea ere.
Egia esango dizugu…

Barita magiko bat izatea gustatuko litzaiguke,...
…baina egia esan bakardadeari aurre egiteko modu bakarra iraunkorra den adiskidetasun bat da, hezur eta haragizkoa, kontraprestaziorik gabekoa, “Grandes Amigos”-en sortzen ditugun bezalakoak.

Pertsona nagusien osasunerako arrisku bat
Bakardadea depresioaren, hondatze kognitiboaren, higikortasun galeraren, hipertentsioaren eta arazo immunologiko eta kardiobaskularren arrisku-faktore bat da, bai eta hilkortasun goiztiarrena ere.

Gure lana geroz eta beharrezkoagoa da.
Egunero, bakarrik sentitzen diren pertsona nagusi berriak deitzen gaituzte. Eta denek kalitatekoa, pertsonalizatua eta hurbila den arreta merezi dute.

Gizartean eragiten dugu
Gizartea sentsibilizatzen dugu pertsona nagusien adin-estereotipoei aurre egiteko eta infantila eta duina ez den tratuekin bukatzeko.

Osasun Publikoko arazo orokorra
Bakardadeak denoi eragiten digu, baina kolektibo-ahulagoak daude, adibidez, igogailurik gabeko laugarren pisu batean bizi diren 85 urte baino gehiagoko emakumeak, ibiltzeko zailtasunekin, gaixotasun kronikoekin eta baliabiderik gabekoak.

Ez dira soluzio azkarrak eta errazak existitzen.
Bakardadea ez da egun batean konpontzen, pertsonalizatua eta denboran jarraia den soluzio bat behar da. Horregatik, funtsezkoa da zure laguntza bazkide gisa.

Kalea zapaltzen dugu, etxetik etxera
Zure kolaborazioari esker, gure taldea pertsona nagusia ezagutzeko bere etxera edota zaharren-egoitzara joan daiteke, bakoitzaren behar afektiboak aztertu dezakete eta soluziorik onena eskaini dezakete kasu bakoitzean.
Gure alde egiteko arrazoi asko dituzu
Gure lanari buruzko egia osoa esan ondoren, “Grandes Amigos”-eko bazkide egiteko arrazoiak dituzu.
Kolabora ezazu “Adinkide”-eko bazkide gisa
Zure kuotarekin pertsona nagusi asko bakarrik ez sentitzea lortuko dugu…
Laguntzeak saria du
“Grandes Amigos”-eri egindako ekarpena desgraba dezakezu zure PEREZ-eko deklarazioan.

%
Emandako lehengo 150€-en 80%-a

%
Emandako lehenengo 150€-etatik aurrera 35%-a

%
3 urtez kantitate berdina edota handiagoa eman baldin baduzu 40%-a.
* Hiru urteetan “Grandes Amigos”-eri (lehen, Fundación Amigos de los Mayores) dohaintza egin baldin badiozu.
Pertsona hauek jadanik bakarrik sentitzen diren pertsona nagusien bizitza aldatzen ari dira.
Jada “Adinkide”-eko bazkide edo emaile bezala laguntzen duzu?
Bidal ezazu zure testigantza eta argazkia. Konta iezaiozu munduari nola sentitzen zaren pertsona nagusien bakardadearen aurka borrokatzean, beraiek duina den bizitza izan dezaten.
