EGIN EZAZU BOLUNTARIOTZA

Bizi ezazu benetako adiskidetasun bat pertsona nagusiekin 3 pausutan. 

Grandes Amigos”-en zure neurrikoa den boluntariotza zain duzu: malgua, hurbila eta aberasgarria. Horrez gain, zu bezalako jende gehiago ezagutuko duzu zure auzoko taldekideekin sozializazio eta sentsibilizazio jardunaldiak partekatuz. 

1. Izena eman eta etor zaitez ekitaldi informatibo batera.

Egin daitezkeen boluntariotza mota guztiak azaltzen dizkizugu, nola funtzionatzen duten eta edozein zalantza argitzen dugu.  

2. Hizketaldi pertsonal bat egiten dizugu

Zurekin geratzen gara zure lehentasunak, motibazioak, gaitasunak… ezagutzeko. Horrela zuregandik gertu bizi den eta zure profilarekin bat datorren pertsona nagusi bat aurkeztu ahalko dizugu: iraunkorra izango den adiskidetasun baten hazia. 

3. Pertsona nagusia aurkezten dizugu

Lehenengo egunetik, pertsona nagusiak eta zuk erabakiko duzue noiz geratu eta zertarako. Hori da benetako adiskideak egiten dutena! Biok batera parte hartuko duzue zuen auzoko talde-bileretan.

Boluntarioak diren pertsonentzako ohizko galderak 

Astean zenbat denbora dedikatu behar diot boluntariotzari?

Boluntariotza egin nahi baldin baduzu pertsona nagusi bati konpainia eginez, bere etxean edota zaharren-egoitzan, astero soilik bi ordu dedikatu behar dizkiozu, pertsona nagusiak eta zuk adostutako egunean. Berehala igaroko zaizue! Beste akonpainamendu-mota malguagoak ere badaude, hala nola, aldizkako akonpainamenduak (mediku-hitzorduetarako edota administrazio prozeduretarako), sozializazio jarduerak, Bizilagun Handiak proiektua, jarduera batzuen alde egitea (auzoko topaketak, jaiak, askariak, meriendak, irteerak…) edota ekitaldien antolakuntzan laguntzea. 

Boluntariotzak iraupen minimo bat izan behar du?

Pertsona nagusien bakardadea arintzeko modurik onena harreman iraunkorra eta kalitatekoa partekatzea da. Izan ere, erlazio hau denbora gutxian eteten bada frustrazioak sor ditzake bai pertsona nagusiarengan bai boluntarioarengan. Horregatik ezinbestekoa da gutxienez sei hilabetez boluntariotza etengabe egingo duzula bermatzea… Gure helburua, ordea, bizitza osorako adiskidetasun bat lortzea da! 

Boluntariotza egiteko formazioa jasoko dut?

Bai. “Grandes Amigos”-en zure eskura jartzen dugu, alde batetik, boluntariotza egiteko hasierako formazioa, eta bestetik, espezializatutako formazioa. Zenbait materiatan espezializatutako formazioak asko lagundu ahalko dizu bai pertsona nagusiarekin duzun erlazioan eta baita zure bizitza osoan ere: lehen laguntzak, tratu txarrak antzematea, hondatze kognitiboa duten pertsonekin komunikatzea, doluan laguntzea… 

Zer egiten dut boluntariotzan zehar zalantzaren bat baldin badut?

Gure taldea beti egongo da prest laguntzeko. Edozein zalantza izanez gero, zure guneko arduradunarekin kontsultatu ahal izango duzu, hau da, pertsona nagusia aurkeztu zizun “Grandes Amigos”-eko profesionalarekin, izan ere, harekin harremanetan egongo zara. 

Pertsona nagusiarekin egiten dudan asteroko akonpainamenduaz gain, parte har dezaket “Grandes Amigos”-ek antolatutako jardueretan?

Noski! Helburua adiskideen zirkulu soziala  handitzea da. Horregatik, asteroko akonpainamenduaz gain honako jarduerekin osatzen dugu boluntariotza: auzoko askariak, talde-bilerak, bisita kulturalak, jaiak… Gure boluntariotza-programa guztiak auzo berdineko beste pertsona nagusiekin eta boluntarioekin sozializatzeko bideratuta daude. Beste taldeetako kideekin esperientziak partekatzera animatzen zaitugu, elkarri laguntzen diogu-eta.

Aseguru motaren bat dut Boluntariotza egiteagatik?

Bai. “Grandes Amigos”-en boluntariotza hasten duten pertsonak aseguratuta daude boluntariotzaren jardueren ondorioz gerta daitezkeen istripuen eta erantzukizun zibilaren aurka.

Boluntariotzaren barnean lan-fisikoak edo etxeko-lanak egitea sartzen da? Adibidez, erosketak egitea?

Ez, izan ere guk eskaintzen dugun boluntariotza laguntza afektiboan eta akonpainamenduan oinarritzen da. Bai pertsona nagusiei bai boluntarioei argi uzten diegu ezin dutela inongo kontraprestazio material edo ekonomikorik onartu boluntario gisa egindako lanarengatik.

Boluntariotzak iraupen minimo bat izan behar du?

Pertsona nagusien bakardadea arintzeko modurik onena harreman iraunkorra eta kalitatekoa partekatzea da. Izan ere, erlazio hau denbora gutxian eteten bada frustrazioak sor ditzake bai pertsona nagusiarengan bai boluntarioarengan. Horregatik ezinbestekoa da gutxienez sei hilabetez boluntariotza etengabe egingo duzula bermatzea… Gure helburua, ordea, bizitza osorako adiskidetasun bat lortzea da! 

“Grandes Amigos”-en parte hartzeagatik, boluntarioek eta pertsona nagusiek zerbait ordaindu behar dute?

Ez, inork ez du ezer ordaindu behar. Osterantzean, “Grandes Amigos” ez litzateke GKE bat izango eta kontraprestaziorik gabe konpainia, maitasuna eta adiskidetasuna partekatzearen alde egiten duen boluntariotza-proiektu bat izateari utziko lioke.

Boluntariotzaren barnean lan-fisikoak edo etxeko-lanak egitea sartzen da? Adibidez, erosketak egitea?

Ez, izan ere guk eskaintzen dugun boluntariotza laguntza afektiboan eta akonpainamenduan oinarritzen da. Bai pertsona nagusiei bai boluntarioei argi uzten diegu ezin dutela etxeko-lanak edota higiene-pertsonaleko lanak egin, bai eta debekatuta dagoela inongo kontraprestazio material edo ekonomikorik onartzea boluntario gisa egindako lanarengatik.  

Zer gertatzen da “Grandes Amigos”-ek jarri didan pertsona nagusiarekin eroso ez baldin banago?

Gure taldeak aldez aurretik zuzenean elkarrizketatzen ditu hautagaiak, bikote bakoitzeko izaera-kidetasuna ziurtatzeko. Horrela, bata eta besteak elkartzen dituzten interesak eta antzekotasunak jasotzen dira, etorkizuneko harremanak erraztuz. Hala ere, bietako bat gustura egongo ez balitz ez da ezer gertatzen, beste bikote bat bila dezakegulako. Edonola ere, neurri handi batean boluntariotza afektiboa enpatian, ulermenean eta oztopoak eta aurreiritziak gainditzean oinarritzen da, bai eta beste pertsona horrek eskaintzen digun aniztasunetik aberastean ere. 

Formazioa eta laguntza zure boluntariotzan 

Momentu oro izango duzu orientazio profesionala, laguntza eta formazioa beharrezkoak eta interesgarriak diren zenbait materiatan gure boluntario-lana egin ahal izateko.

Formatzen zaitugun materien zerrenda ikusi
  • Boluntariotzarako hasierako formazioa 
  • Oinarrizko lehen laguntza 
  • Mobilizazioen eta erorketen prebentzioa 
  • Akonpainamenduak zaharren-egoitzetan 
  • Pertsona nagusien zainketa ona eta tratu txarrak 
  • Hondatze kognitiboa duten pertsonekin komunikatzea 
  • Zahardadearen irudia eta adinaren estereotipoak 
  • Emozioen kudeaketa 
  • Talde-lana 
  • Pertsonan zentratutako atentzioa
  • Zainketa aringarriak eta bizitzaren amaierako akonpainamendua 
  • Doluan laguntzea