- Urretxun 1550 adineko pertsona bizi dira eta bertako Udalak gaurko eta biharko erronka handienetako bati aurre egin nahi dio: hautatua ez den bakardadeari; Munduko Osasun Erakundeak “osasun publikoko arazoa” izendatu duenari. Horretarako, Udalak bat egin du Adinkide Fundazioarekin, 2017tik Gipuzkoan bakarrik dauden adineko pertsonen sozializazioan lanean diharduen elkartearekin.
- 360 lankidetza: Udala eta Adinkide koordinatu egingo dira bakardade-arriskuan edo-egoeran dauden adineko pertsonak detektatzeko eta Udaleko Gizarte Zerbitzuen bidez deribatuko dira. Helburua da bakardadeari aurre egitea, ohitura osasungarriak eta laguntza afektiboko programak sustatzea, auzo-sareak sortzea eta Adinkideren sozializazioa zabaltzea izanik, bakarrik sentitzen diren adineko pertsonen ongizatea hobetu ahal izateko.
- Urretxun boluntariotza egiteko pertsonen bilar ari gara. Apirilaren 12an eta 13an, lehenengo informazio-saioak egingo dira. Boluntariotza honen helburua, adineko pertsonekin denbora eta adiskidetasuna partekatzea da, banakako eta taldeko topaketetan, elkarrekiko onuragarriak izango diren loturak sortuz eta sozialki aktibo mantentzen lagunduz.
Urretxuko Udalak hautatua ez den bakardadeari aurre egin nahi dio. Osasunaren Munduko Erakundeak (OME) definitzen duen arabera, hau, osasun publikoko arazoa da, herritar guztiei eragiten diena, pandemiak erakutsi duen bezala, nahiz eta ondorioak larriagoak diren zahartzaroan.
Azken urteotan, zenbait ikerketa zientifikok adierazi dute bakardadea arrisku-faktorea dela osasun fisiko eta mentaleko hainbat arazorentzat, hala nola autoestimua galtzea, depresioa, narriadura kognitiboa, dementziak, loaren eta elikaduraren nahasmenduak, mugikortasuna galtzea, hipertentsioa, gaixotasun kardiobaskularrak, sistema immunologikoaren murrizketa, eta hilkortasun goiztiarra.
Urretxun 1550 adineko bizi dira, eta horietako askok bakardade-egoerak eragin ditzaketen arrisku-faktore bat edo hainbat dituzte: bakarrik bizitzea; osasun- eta/edo mugikortasun-arazoak izatea; etxebizitza ez irisgarriak; bizilagunen eta familien laguntza-sareen murrizketa; edo edadismoa jasatea.
BIZITZA OSASUNGARRIA IZATEKO ETA ADINEKOAK GIZARTERATZEKO KONPROMISOA
Horregatik, Urretxuko Udala, kasu horiek saihesteko eta Urretxuko bizilagunen artean bizimodu osasungarria bultzatzeko asmoz, Adinkide Elkartearekin lankidetzan hasi da udalerrian.
Aurkezpen ekitaldian parte hartu dute Maialen Fidalgo, Urretxuko Udaleko Gizarte Ekintzako zinegotziak, Josune Toquero, Urretxuko Adinkideko Garapen Sozialeko arduradunak eta Mercedes Villegas, Adinkideko zuzendariak.
Adinkide boluntariotzako erakunde bat da, irabazi asmorik gabekoa, eta “Grandes Amigos” Fundazioko kide da estatu mailan. 2017az geroztik, konpainia, afektua, elkarrekiko laguntza eta adiskidetasuna eskaintzen dizkie Gipuzkoan bakardade-arriskuan edo -egoeran dauden adineko pertsonei. Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzari esker, Donostia, Lasarte-Oria, Tolosa eta Pasaian 100 adineko pertsona inguru artatzen ditu.
Adinkidek, herritarren parte-hartzea eta belaunaldien arteko elkartasuna sustatuko duen tresna izan nahi du, Udalerrian bakardadea saihesteko eta murrizteko helburu duena. Hala, Urretxun bizi diren adineko pertsonek eta adin ezberdinetako jendea ezagutzeko eta haiekin sozializatzeko aukera izango dute.

360-KO LANKIDETZA
Udalaren eta Adinkideren arteko lankidetzak bakardadearen dimentsio desberdinen inguruan arituko da, fenomeno horren kausetan eta ondorioetan eragina duen 360 ikuspegiarekin. Horretarako, Josune Toquero, Urretxuko Adinkideren Gizarte Garapeneko Arduraduna, boluntario taldea sortzen hasiko da eta Udalaren eta herriko eragileen koordinazioaren bitartez, bakardadea sentitzen duten edo gizartean aktibo mantendu nahi duten adinekoak detektatzen hasiko da.
Kasu horien deribazioak, Urretxuko Gizarte Zerbitzuek egingo dituzte nagusiki, baina adineko pertsonak deribatu ditzaketen beste eragile batzuekin lankidetza estua izatea aurreikusten da, hala nola; Osasun Zerbitzuekin eta Udaleko Aniztasun Sailarekin, biharko Gizarte Zerbitzuekin (Gipuzkoako Foru Aldundia) eta zerbitzu komunitarioekin.
Ondoren, Adinkideko arduradunak, banaka bisitatuko du adineko pertsona bakoitza, etxeetan zein egoitzetan, haien behar afektiboak eta lehentasunak aurrez aurre ezagutzeko eta horiei egokitutako erantzuna eskaintzeko.
Udalak ohitura osasungarriak ere sustatuko ditu: bizitzako etapa guztietan sozializatzeko beharra azpimarratuko du, bakardadea prebenitzeko baliabide edo tresna modura eta Adinkidek garatzen dituen laguntza afektiboko programak, auzo-sareak eta sozializazioa zabaltzen lagunduko du.
“Udaletik ia bi urte daramatzagu Tokiko Zaintza Ekosistema garatzen, zaurgarritasun egoeran dauden pertsonei, mendekotasuna dutenei eta kasu konplexuak dituztenei behar den zerbitzua eskaintzeko. Ekosistemaren ardatzetako bat Elkarlaneko Gobernantza da eta bertan kokatzen da gobernantza soziala, boluntarioen kudeaketa integralari dagokiona, udalerrian boluntario-lanaren kalitatea eta leialtasuna bermatzeko. Hor kokatzen dugu Adinkiderekin dugun lankidetza eta gaur aurkezten dugun proiektua, zaintzaren ekosistemako bigarren ardatzean.”
“Adinkiderentzat oso garrantzitsua da Administrazioaren laguntza izatea, eta, zehazki, Urretxuko Udalarena eta Gipuzkoako Foru Aldundiarena. Gizarte Zerbitzuekiko eta lurraldeko eragileekiko koordinazioak laguntzen du zaintza-ekosistema bat sortzen, bakardadea saihesteko eta murrizteko. Lankidetza hori ezinbestekoa da adinekoengana iristeko eta, guztien artean, haien ongizatea hobetzeko”, adierazi du Mercedes Villegas Adinkideko zuzendariak.
NOLA PARTE HARTU
Boluntariotza egiteko, adinez nagusia izan behar da, eta informazio-saio batean izena eman behar da. Ondoren, elkarrizketa pertsonala egiten da. Lehenengo informazio-saioak apirilaren 12an (12: 00-13: 00) eta 13an (18: 30-19: 30) izango dira, eta online egingo dira (Zoom bidez). Saio horietan, Adinkide elkarteari buruzko informazioa emango da, eta parte hartzeko dauden boluntariotza-programak azalduko dira. Saio horietan izena eman behar da, bai adinkide.org webgunean esteka honen bidez , urretxu@adinkide.org helbide elektronikoaren edo 607 612 460 telefonoaren bidez.
Boluntariotza honen helburua da adineko pertsonekin denbora eta adiskidetasuna partekatzea, Adinkidek antolatzen dituen banakako eta taldeko topaketetan, hala nola meriendetan, , ibilaldi osasungarrietan, kultura-jardueretan, jaiaetan, etab. Horrela, adineko pertsonarentzat eta boluntarioarentzat elkarrekiko onurak lortzen dira, biak sozialki aktibo mantentzen lagunduz.
Adinekoek eta boluntarioek aurrez aurre edo telefonoz parte har dezakete. Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu edo idatzi 607 612 460 telefonora edo urretxu@adinkide.org helbidera.
DATUAK
Hautatu gabeko bakardadea arazo bat da mundu osoan, baina horren ondorioak askoz larriagoak izan daitezke gero eta zaharragoa eta bakartiagoa den gizarte batentzat:
- Gaur egun, Estatuan 5 pertsonatik 1ek, 65 urte edo gehiago ditu. 2050ean, 3tik 1 adinekoak izango gara (iturria: INE).
- Hamabost urte barru, 3 etxetatik batean, pertsona bakarra biziko da (iturria: EIN).
- 2 pertsonetatik 1ek, adinekoen aurkako jokabide diskriminatzaileak onartzen ditu. Edadismoak kalte egiten dio osasunari, eta zahartzaroko bazterkeriaren eta bakardadearen arrazoietako bat da (iturria: NBEren Edadismoari buruzko Munduko Txostena).