Adinekoen Nazioarteko Egunean, Olatz Peon Ormabazabal alkateak eta Mercedes Villegas Beguiristain Adinkideko zuzendariak bakartasun egoeran dauden adinekoei laguntzeko programa berria aurkeztu dute. 

Udalak urteak daramatzan zahartzaro aktibo eta osasuntsua sustatzen eta estrategia horren baitan kokatzen da laguntza programa berria. Izan ere, tolosarren %22ak 65 urtetik gora ditu, eta gehienak gainera, emakumeak dira (%59).  “Biztanleriaren zahartzea da aurrean dugun erronkarik nagusienetarikoa, horregatik, beharrezkoa da estrategia publiko-komunitarioak bultzatzea, adinekoen ongizatea eta autonomia bermatzeko eta bakardade-egoerei aurre hartu eta aurre egiteko”, azaldu du alkateak.

 

BAKARDADEAREN ETA BIZTANLERIAREN ZAHARTZEAREN ERRONKARI ERANTZUN KOORDINATUA

Bakardadeak pertsonen osasun fisiko eta mentalean eragin zuzena du. Sozialki aktibo egotea da bakardadearen eta isolamenduaren ondorioei aurre hartzeko modurik onenetarikoa.

“Martxoan abiarazi behar genuen Adinkide programa, baina Covid19aren ondorioz, aurkezpena atzeratu behar izan dugu; hala eta guztiz ere, Adinkideko boluntarioak Tolosan bakarrik bizi diren 70 urtetik gorako pertsonei telefono bidezko laguntza eskaintzen aritu dira itxialdian zehar”, azaldu du Olatz Peon alkateak.

Hortaz, dagoeneko Adinkidek harremanetan jarri ditu lehen parte-hartzaileak. Gaur egun, 5 boluntario eta 5 adineko pertsona ari dira programan parte hartzen. Lehenik eta behin, Adinkideko taldeak adineko pertsonak eta boluntarioak elkarrizketatzen ditu, norberaren zaletasunak, beharrak eta lehentasunak ezagutzeko. Profilak eta hurbiltasun geografikoa kontuan izanda osatzen dira bikoteak adiskidetasun-harremanak sortze asmoz. Izan ere, Adinkideren helburu nagusia adinekoen bakardadeari aurre egitea da, auzoetan laguntza espazioak eta sareak sortuz eta adiskidetasun harremanak bultzatuz, baina gizartea sentsibilizatzea ere helburu du Adinkidek. 

Hortaz, dagoeneko Adinkidek harremanetan jarri ditu lehen parte-hartzaileak. Gaur egun, 5 boluntario eta 5 adineko pertsona ari dira programan parte hartzen.

PARTE HARTZEKO MODUAK

Adinkiden modu ezberdinetara parte hartu daiteke: 

  • Aurrez aurreko laguntza: asten gutxienez 2 orduz elkartzen dira adineko pertsona (bere etxean edo egoitza batean bizi dena) eta Adinkideko boluntarioa paseatzeko, hitz egiteko… modu honetara lotura afektiboa sortzen da bi partaideen artean. Programa malgua bada ere, harreman horiek adinekoen ohiko bizilekutik kanpo egin daitezen sustatzen da, adineko pertsonen sozializazioa eta parte-hartzea sustatzeko.
  • Telefono bidezko laguntza: adinekoek eta boluntarioek adiskidetasun harremanak sortzen dituzte telefono, bideo-dei edo posta bidez. Covid garaian laguntza eskaintzeko eta jarraipena egiteko modu egokia da hau. 
  • Bizilagun handiak: programa honen bidez, bizilagun eta auzotarren arteko harremanak berreskuratu nahi dira bakardadeari aurre egiteko adineko pertsonak beren inguruan bizi diren bizilagun boluntariorekin harremanetan jarriz.


Programa jakin batean parte hartzeaz gain, “Ekintza-talde” bateko kide izango dira parte hartzaile guztiak. Adinkide elkarteak antolatzen dituen auzo-topaketetan edo irteera kulturaletan parte hartu ahal izango du guztiek, adineko pertsonen sozializazioa sustatu eta lagun sarea zabaltzeko, konfiantzazko eremu bat sortze aldera. Gainera, jarduerak adineko pertsonen iritziak kontuan izanda eta taldekideek proposatuta antolatzen dira. 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Adinkide-taldea harremanetan dago adineko pertsonen alorrean lan egiten duten profesional eta eragileekin. Erkidego-mailan eskaintzen diren zerbitzu, baliabide edota laguntzen berri eman diezaiekete adineko pertsonei edota zerbitzu horietara sarbidea erraztu (gizarte zerbitzuak, anbulatorioa…). Behar izanez gero anbulatoriora edota izapideak egitera ere lagun diezaiekete boluntarioek. 

Parte hartzeko edo informazio gehiago eskatzeko, interesa duten pertsonek 676197354 telefono zenbakira dei dezakete, tolosa@adinkide.org posta elektronikora idatzi edo Emeterio Arreseren kokatuta dagoen Adinkideko bulegora bertarako, ordutegi honetan: astelehenetan eta asteazkenetan 10:00etatik 14:00etara; astearteetan 16:00etatik 20:00etara; ostegunetan 15:00etatik 19:00etara eta ostiraletan 10:00etatik 13:00etara. Informazio gehiago nahi izanez gero: www.adinkide.org.

 

0
    0
    Tu carrito
    Tu cesta esta vacíaVolver a la tienda